Skip to content Skip to footer
Dietetika Meka Elgoibar
Zer ikasiko dut ziklo honetan?

Gaitasun hauek lortuko ditut.

  • Pertsonei eta kolektiboei egokitutako dietak prestatzen eta gainbegiratzen, haien nutrizio beharren arabera.
  • Giza kontsumorako elikagaien kontserbazioa, manipulazioa eta transformazioa gainbegiratzen.
  • Pertsonen eta komunitatearen osasuna sustatzen.
  • Elikagaien konposizio kualitatiboa kontrolatzen eta gainbegiratzen, eta, hala, haien kalitate higieniko dietetikoa zehazten.
Ikasketa plana Ordu kopurua Kurtsoa
Elikadura orekatua 300 1
Elikaduraren kontrola 175 1
Dietetika-kabineteen antolamendua eta Kudeaketa 90 1
Dietetikako fisiopatologia 300 1
Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I 120 1
Mikrobiologia eta elikadura-higienea 175 2
Dietoterapia 250 2
Osasun-hezkuntza eta osasunaren sustapena150 2
Lan-giroko harremanak60 2
Lan irtenbideak

Zein dira izango ditudan lan irtenbideak?

  • Dietetika eta nutrizioko teknikaria
  • Dietista
  • Catering-enpresetako elikadura Arduraduna
  • Elikagaien higieneko teknikaria
  • Elikadurako aholkularia
  • Osasun hezitzailea
Irtenbide akademikoak

Zein irtenbide akademiko ditut?

  • Goi mailako lanbide heziketako beste ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren arabera lanbide-moduluen baliozkotzeak ezartzeko aukerarekin.
  • Lanbide-espezializazioko ikastaro bat.
  • Unibertsitateko gradua, indarrean dagoen araudiaren arabera baliozkotzeak ezartzeko aukerarekin.