Zer ikasiko dut ziklo honetan?
Gaitasun hauek lortuko ditut.
- Etxeko indarkeria prebenitzen
- Behar fisikoei eta psikosozialei arreta ematen
- Etxeko kudeaketan laguntzen
- Laguntza psikosoziala ematen
- Autonomia pertsonaleko eta sozialeko trebetasunetan trebatzen
- Gizarteratzen eta lan munduratzen
- Komunikazio trebetasunetan trebatzen
- Pertsonen eta taldeen arteko bitartekaritza lanak egiten
| Ikasketa plana | Ordu kopurua | Kurtsoa |
|---|---|---|
| Autonomia pertsonalaren sustapena | 198 | 1 |
| Gizarte esku-hartzearen testuingurua | 99 | 1 |
| Gizarte esku-hartzeko metodologia | 132 | 1 |
| Bizikidetza unitateentzako arreta | 165 | 1 |
| Komunikazio sistema handigarriak eta alternatiboak | 165 | 1 |
| Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I | 120 | 1 |
| Produkzio sektoreei aplikatutako digitalizazioa | 60 | 1 |
| Produkzio sistemari aplikatutako iraunkortasuna | 30 | 1 |
| Hezkuntzako esku-hartzearen babesa | 120 | 2 |
| Gizarteratzea eta laneratzea | 200 | 2 |
| Bitartekaritza komunitarioa | 120 | 2 |
| Lehen laguntzak | 60 | 2 |
| Ingeles profesional | 63 | 2 |
| Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II | 63 | 2 |
| Hautazko modulua(k) | 84 | 2 |
| Proiektu intermodularra | 50 |
Lan irtenbideak
Zein dira izango ditudan lan irtenbideak?
- Gizarte prebentzioko eta gizarteratzeko programetako teknikaria
- Askotariko egoitza ekipamenduetako hezitzailea
- Familia langilea eta tutore laguntzailea
- Gizarteratzeko teknikaria eta heziketa bereziko hezitzailea
- Aniztasun funtzionala duten pertsonen begiralea
- Oinarrizko mugikortasuneko teknikaria
- Lanerako eta/edo laneko bitartekaria
- Gizarteko eta/edo kulturarteko bitartekaria
- Laguntza bidezko enpleguko teknikaria
- Laneko laguntzako teknikaria
- Birgaitze psikosozialeko begiralea
Irtenbide akademikoak
Zein irtenbide akademiko ditut?
- Goi mailako lanbide heziketako beste ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren arabera lanbide-moduluen baliozkotzeak ezartzeko aukerarekin.
- Lanbide-espezializazioko ikastaro bat.
- Unibertsitateko gradua, indarrean dagoen araudiaren arabera baliozkotzeak ezartzeko aukerarekin.
