Zer ikasiko dut ziklo honetan?
Gaitasun hauek lortuko ditut.
- Mendekotasun egoeran dauden pertsonei etxeko eta instituzioetako esparruan arreta egitea, horien bizi kalitatea mantentzeko eta hobetzeko.
- Laguntza jarduerak egiten, baita jarduera psikosozialak eta etxeko kudeaketan laguntzeko jarduerak ere.
- Autonomia personal eta sozialeko trebetasunak mantentzeko teknikak aplikatzen eta laguntza psikosozialeko esku-hartzeak ezartzen.
- Telelaguntza deiak bideratzen.
| Ikasketa plana | Ordu kopurua | Kurtsoa |
|---|---|---|
| Mendekotasun egoeran dauden pertsonen ezaugarriak eta premiak | 132 | 1 |
| Telelaguntza | 99 | 1 |
| Etxeko laguntza | 264 | 1 |
| Komunikaziorako laguntza | 99 | 1 |
| Ingeles profesional | 60 | 1 |
| Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I | 120 | 1 |
| Osasun-arreta | 198 | 1 |
| Gizarte trebetasunak | 99 | 2 |
| Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako arretaren antolamendua | 105 | 2 |
| Arreta eta laguntza psikosoziala | 252 | 2 |
| Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II | 63 | 2 |
| Arreta higienikoa | 105 | 2 |
| Lehen laguntzak | 66 | 2 |
| Produkzio sektoreei aplikatutako digitalizazioa | 63 | 2 |
| Produkzio sistemari aplikatutako iraunkortasuna | 42 | 2 |
| Hautazko modulua(k) | 84 | 2 |
| Proiektu intermodularra | 50 |
Lan irtenbideak
Zein dira izango ditudan lan irtenbideak?
- Mendekotasun egoeran dauden pertsonen zaintzailea hainbat erakunde eta/edo etxetan
- Laguntzaile pertsonala
- Etxez etxeko laguntzailea
- Telelaguntzako teleoperadorea
Irtenbide akademikoak
Zein irtenbide akademiko ditut?
- Goi mailako lanbide heziketako ziklo bat
- Erdi mailako lanbide heziketako beste ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren arabera lanbide moduluen baliozkotzeak ezartzeko aukerarekin.
- Lanbide espezializazioko ikastaro bat.
Lanbide arlo beraren barruan, goi mailako titulu hauek daude:
- Genero berdintasuna sustatzeko goi mailako teknikaria
- Gizarteratzeko goi mailako teknikaria
- Haur hezkuntzako goi mailako teknikaria
- Komunikazio bitartekotzako goi mailako teknikaria
