
Zer ikasiko dut ziklo honetan?
Gaitasun hauek lortuko ditut.
- Galdaragintzako produktuak, metal egiturak eta industria tutueriako instalazioak diseinatzen
- Produkzioa planifikatzen, programatzen eta kontrolatzen, fabrikatu beharreko produktuen prozesuari buruzko dokumentaziotik eta zehaztapenetatik abiatuta.
- Kudeaketaren eta produktuaren kalitatea ziurtatzen
- Laneko arriskuen prebentziorako eta ingurumen babeserako sistemak gainbegiratzen.
Ikasketa plana | Ordu kopurua | Kurtsoa |
---|---|---|
Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa | 165 | 1 |
Metal eraikuntzen prozesuen definizioa | 165 | 1 |
Metal eraikuntzen mekanizazio, ebaketa eta konformazio prozesuak | 198 | 1 |
Metal eraikuntzen lotura eta muntaia prozesuak | 198 | 1 |
Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I | 120 | 1 |
Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoen programazioa | 100 | 1/2 |
Metal eraikuntzen diseinua | 280 | 2 |
Produkzioaren programazioa | 120 | 2 |
Ingeles teknikoa | 40 | 2 |
Enpresa eta ekimena | 60 | 2 |
Lan irtenbideak
Zein dira izango ditudan lan irtenbideak?
- Eraikuntza mekanikoko teknikaria
- Metal eraikuntzetako fabrikazioaren arduraduna
- Metal eraikuntzetako muntatzaileen Arduraduna
- Galdaragintzako eta metal egituretako delineatzaile proiektugilea
- Galdaragintzako eta metal egituretako ordenagailuz landutako diseinuko (CAD) teknikaria
- Galdaragintzako eta egituretako diseinatzaile teknikoa
- Fabrikazio mekanikoko sistema automatizatuen programatzailea
- Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programatzailea
- Tutuak garatzeko teknikaria
- Metal eraikuntzetako eta muntaiako lantegiburua
Irtenbide akademikoak
Zein irtenbide akademiko ditut?
- Goi mailako lanbide heziketako beste ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren arabera lanbide-moduluen baliozkotzeak ezartzeko aukerarekin.
- Lanbide-espezializazioko ikastaro bat.
- Unibertsitateko gradua, indarrean dagoen araudiaren arabera baliozkotzeak ezartzeko aukerarekin.