Ikastetxeari dagozkion kudeaketak egiteko zerbitzua
Atal honetan, ikastetxean burutu ahal diren administrazio-izapideak egiteko beharrezko informazio eta dokumentazioa eskura daiteke.

Aurrematrikula eta matrikulak
Matrikulazioaren prozesua, aurreinskripzioarekin hasten da. Garrantzitsua da, diru-sarrerarik ez egitea behin betiko zerrendetan onartua izan zarela egiaztatu arte. Epeak oraindik zehaztu gabe daude, baina maiatza inguruan hasten da aurreinskripzioa eta uztaila inguruan matrikulazioa.
Ate irekiak
MEKA ikastetxea eta bertako hezkuntza eskaintza zabala ezagutzeko aukera izango duzu, OTSAILAREN 21eko ATE IREKIETAN.


Baliozkotzea
Bekak
Beka ez unibertsitarioak eskatzeko epea irailean izaten da. Atal honetan, urtero, web gune ofizialeko informazio eguneratua egongo da.


Ebakidura notak
Aurreko ikasturtean ziklo jakin batera onartutako ikasle guztien artean sarbide notarik baxuena da ebakidura nota. Ziklo bakoitzean posible den hautagai kopurua onartzen dute, sarbide notarik altuenak dituzten ikasleetatik hasita. Titulazio bakoitzak onarpen nota desberdina du.
Eskola egutegia
Eskola egutegia ikastetxe guztiek dugun ikasturteko egutegia da non, eskola urtearen hasiera eta amaiera, atsedenaldiak, festa egunak, eta beste ekintzak zehazten diren.


Proba libreak
Lanbide heziketako proba libreak, Lanbide Heziketako Tituluetarako lanbide moduluak gainditzea ahalbidetzen duten azterketa teoriko-praktikoak dira. Horien bidez, Teknikariaren edo Goi Tituluak lortzeko aukera ematen da.
Sarbide probak
Lanbide Heziketako Heziketa Zikloetan sartzeko frogak egiteko aukera dute, eskatutako titulazio akademikorik ez izateagatik, zuzenean sartu ezin direnek. Sarbide frogen helburua, ikasketa horiek probetxuz egin ahal izateko beharrezko ezagutza eta gaitasunak badituztela egiaztatzea da. Plazen ehuneko jakin bat gordetzen da urtero, sarbide frogak gainditu dituzten ikasleentzat.
