Skip to content Skip to footer
Soldadura Galdaragintza Meka Elgoibar
Zer ikasiko dut ziklo honetan?

Gaitasun hauek lortuko ditut.

  • Galdaragintzako elementuak, tutuak, metal egiturak eta metal arotzeriako elementuak fabrikatzeko, muntatzeko eta konpontzeko prozesuak gauzatzen.
  • Soldatze, mekanizazio eta konformazioko teknikak aplikatzen.
  • Kalitateari, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen babesari buruzko zehaztapenak betetzen.
Ikasketa plana Ordu kopurua Kurtsoa
Interpretazio grafikoa132 1
Metrologia eta saiakuntzak 132 1
Trazadura, ebaketa eta konformazioa 264 1
Giro naturaleko soldadura264 1
Ingeles profesionala 60 1
Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I 120 1
Mekanizazioa 165 1
Giro babestuko soldadura231 2
Muntaia 231 2
Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II 63 2
Produkzio sektoreei aplikatutako digitalizazioa 63 2
Produkzio sistemari aplikatutako iraunkortasuna 42 2
Hautazko modulua(k) 84 2
Proiektu intermodularra 50
Lan irtenbideak

Zein dira izango ditudan lan irtenbideak?

  • Metal egituren eta tutuen soldatzailea
  • Metal egituren eta tutuen muntatzailea
  • Txapen eta profilen trazaketa, ebaketa, mekanizaketa eta konformaketa
Irtenbide akademikoak

Zein irtenbide akademiko ditut?

  • Goi mailako lanbide heziketako ziklo bat.
  • Erdi mailako lanbide heziketako beste ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren arabera lanbide moduluen baliozkotzeak ezartzeko aukerarekin.
  • Batxilergoa, edozein modalitatetan.
  • Lanbide espezializazioko ikastaro bat.

Lanbide arlo beraren barruan, goi mailako titulu hauek daude:

  • Metal eraikuntzetako goi mailako teknikaria.