Zer ikasiko dut ziklo honetan?
Gaitasun hauek lortuko ditut.
- Haur hezkuntzako lehen zikloan, 0-3 urte, (esparru formalean) haurrentzako arretarako heziketa proiektuak eta programak diseinatzen, gauzatzen eta ebaluatzen.
- Haur hezkuntzako etapa osoan, 0-6 urte (esparru formalean) haurrentzako arretarako heziketa proiektuak eta programak diseinatzen, gauzatzen eta ebaluatzen.
- Ingurune seguruak sortzen eta bestelako profesionalekin eta familiekin lankidetzan aritzen.
- Ingurune ez-formaleko heziketa proiektuak eta programak diseinatzen, gauzatzen eta ebaluatzen.
| Ikasketa plana | Ordu kopurua | Kurtsoa |
|---|---|---|
| Garapen kognitiboa eta motorea | 198 | 1 |
| Garapen sozioafektiboa | 165 | 1 |
| Haurraren autonomia pertsonala eta osasuna | 198 | 1 |
| Adierazpena eta komunikazioa | 198 | 1 |
| Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I | 120 | 1 |
| Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa | 60 | 1 |
| Produkzio-sistemari aplikatutako jasangarritasuna | 30 | 1 |
| Familiekin lankidetzan aritzea eta arrisku sozialean dauden adingabeei arreta eskaintzea | 100 | 2 |
| Haur-hezkuntzaren didaktika | 200 | 2 |
| Haur jolasa eta bere metodologia | 140 | 2 |
| Lehen laguntzak | 60 | 2 |
| Ingeles profesionala | 63 | 2 |
| Enplegurako ibilbide pertsonala II | 63 | 2 |
| Hautazko modulua(k) | 84 | 2 |
| Proiektu intermodularra | 50 |
Lan irtenbideak
Zein dira izango ditudan lan irtenbideak?
- Haur hezkuntzako lehen zikloko haur-hezitzailea
- Arrisku sozialean dauden adingabeekin (0-6 urte) edo familiei laguntzen lan egiteko berariazko erakundeetako eta/edo programetako hezitzailea
- 0 eta 6 urte bitarteko adingabeekin aisia eta denbora libreko programa edo jardueretako hezitzailea: ludotekak, kultur-etxeak, liburutegiak, ikastetxeak, aisiaguneak, landetxe eskolak, etab.
- Hezkuntza esparru ez-formalean eta instituzioetan 0-6 urte tarteko haur-hezitzailea.
Irtenbide akademikoak
Zein irtenbide akademiko ditut?
- Goi mailako lanbide heziketako beste ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren arabera lanbide-moduluen baliozkotzeak ezartzeko aukerarekin.
- Lanbide-espezializazioko ikastaro bat.
- Unibertsitateko gradua, indarrean dagoen araudiaren arabera baliozkotzeak ezartzeko aukerarekin.
