Zer ikasiko dut ziklo honetan?
Gaitasun hauek lortuko ditut.
- Materialak prestatzen eta bere eskumeneko arloetan kontsultako/unitateko informazioa prozesatzen.
- Bezeroari/pazienteari erizaintzako zaintza osagarriak aplikatzen.
- Pazientearen ingurunea eta kontsultetan/unitateetan/zerbitzuetan erabiltzen den osasun materiala eta tresneria osasunbaldintzetan mantentzen.
- Pazienteari/bezeroari zaintza psikikoak ematen laguntzeko, eta laguntza psikologikoko eta osasun heziketako teknikak bere mailan aplikatzen.
- Ahoaren eta hortzen osasun tresnerian instrumentazio zereginak egiten.
| Ikasketa plana | Ordu kopurua | Kurtsoa |
|---|---|---|
| Osasunaren sustapena eta pazientearentzako laguntza psikologikoa | 118 | 1 |
| Erizaintzako oinarrizko teknikak | 429 | 1 |
| Ospitaleko higienea eta materialen garbiketa | 205 | 1 |
| Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I | 90 | 1 |
| Ingeles profesionala | 60 | 1 |
| Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa | 30 | 1 |
| Produkzio-sistemari aplikatutako iraunkortasuna | 30 | 1 |
Lan irtenbideak
Zein dira izango ditudan lan irtenbideak?
- Oinarrizko laguntza eta laguntza komunitarioa: etxez etxekoa, osasunaren sustapena, aho-hortzetako osasuna, zahar egoitza eta kontsultak.
- Laguntza espezializatua: kontsultak, ospitaleratzea, larrialdiak, pediatría, unitate bereziak (ZBU, ZIU), geriatria, etab.
- Osasun-etxeak, bainuterapiako zentroak, eta Ministerioetako, Autonomia Erkidegoetako edo Udaletako gizarte gaietako sailak.
Irtenbide akademikoak
Zein irtenbide akademiko ditut?
- Goi mailako lanbide heziketako ziklo bat
- Erdi mailako lanbide heziketako beste ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren arabera lanbide moduluen baliozkotzeak ezartzeko aukerarekin.
- Lanbide espezializazioko ikastaro bat.
- Dietetikako goi mailako teknikaria
