Zer ikasiko dut ziklo honetan?
Gaitasun hauek lortuko ditut.
- Enpresa publiko / pribatu baten, merkataritza-prozesuetan, lan-prozesuetan, kontabilitate-prozesuetan eta prozesu fiskal eta finantzarioetan kudeaketa eta administrazio eragiketak antolatzen eta egiten hiru hizkuntzetan.
- Indarrean dagoen araudia eta kalitate-kudeaketako protokoloak aplikatzen eta informazioa kudeatzen.
- Bezeroen eta/edo erabiltzaileen gogobetetasuna ziurtatzen.
- Laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumen babeseko arauen arabera jardun.
| Ikasketa plana | Ordu kopurua | Kurtsoa |
|---|---|---|
| Merkataritza-jardueraren prozesu integrala | 198 | 1 |
| Giza baliabideen kudeaketa | 99 | 1 |
| Bulegotika eta informazioaren prozesua | 231 | 1 |
| Komunikazioa eta bezeroarenganako arreta | 132 | 1 |
| Ingeles profesionala | 132 | 1 |
| Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I | 120 | 1 |
| Produkzio sektoreei aplikatutako digitalizazioa | 60 | 1 |
| Dokumentazio juridikoaren eta enpresakoaren kudeaketa | 100 | 2 |
| Giza baliabideak eta erantzukizun sozial korporatiboa | 99 | 2 |
| Finantza-kudeaketa | 120 | 2 |
| Kontabilitatea eta fiskalitatea | 180 | 2 |
| Enpresa simulazioa | 120 | 2 |
| Logistikako eta merkataritzako kudeaketa | 80 | 2 |
| Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II | 63 | 2 |
| Produkzio-sistemari aplikatutako iraunkortasuna | 42 | 2 |
| Hautazko modulua(k) | 84 | 2 |
| Proiektu intermodularra | 50 |
Lan irtenbideak
Zein dira izango ditudan lan irtenbideak?
- Administraritza bulegoak
- Banka eta erakunde finantzariotan administratzailea
- Diruzaina
- Idazkaria
Irtenbide akademikoak
Zein irtenbide akademiko ditut?
- Goi mailako lanbide heziketako beste ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren arabera lanbide-moduluen baliozkotzeak ezartzeko aukerarekin.
- Lanbide-espezializazioko ikastaro bat.
- Unibertsitateko gradua, indarrean dagoen araudiaren arabera baliozkotzeak ezartzeko aukerarekin.
