Zer ikasiko dut ziklo honetan?
Gaitasun hauek lortuko ditut.
- Automozioaren sektoreko mekanikaren, hidraulikaren, pneumatikaren eta elektrizitatearen arloetan, mantentzeko, osagarriak muntatzeko eta transformazioetako eragiketak egiten.
- Elektromekanikaren arloan mantentze eta konponketa eragiketei lotutako informazioa interpretatzen, mantentze prozesuak egiteko beharrezko makinak, tresnak, erramintak eta segurtasun baliabideak hautatzen.
- Neurketa eta kontroleko tresneria maneiatzen, horren funtzionamendua azaltzen eta matxurak aurkitzeko behar bezela konektatzen.
| Ikasketa plana | Ordu kopurua | Kurtsoa |
|---|---|---|
| Karga eta abioi sistemak | 198 | 1 |
| Transmisio eta balazta sistemak | 198 | 1 |
| Segurtasun eta erosotasun sistemak | 132 | 1 |
| Oinarrizko mekanizazioa | 66 | 1 |
| Fluidoen zirkuituak. Esekidura eta direkzioa | 189 | 1/2 |
| Ingeles profesionala | 60 | 1 |
| Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I | 120 | 1 |
| Ibilgailuen zirkuitu elektriko osagarriak | 165 | 2 |
| Motorrak | 198 | 2 |
| Motorraren sistema osagarriak | 273 | 2 |
| Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II | 63 | 2 |
| Produkzio sektoreei aplikatutako digitalizazioa | 60 | 2 |
| Produkzio sistemari aplikatutako iraunkortasuna | 42 | 2 |
| Hautazko modulua(k) | 84 | 2 |
Lan irtenbideak
Zein dira izango ditudan lan irtenbideak?
- Ibilgailu, automobil eta motozikleten mantentze eta konponketa lanetako teknikaria
- Fabrikazio metal mekanikoen prozesuetan mantentze orokorreko lanetako teknikaria
Irtenbide akademikoak
Zein irtenbide akademiko ditut?
- Goi mailako lanbide heziketako ziklo bat
- Erdi mailako lanbide heziketako beste ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren arabera lanbide moduluen baliozkotzeak ezartzeko aukerarekin.
- Lanbide espezializazioko ikastaro bat.
Lanbide arlo beraren barruan, goi mailako titulu hauek daude:
- Automozioko goi mailako teknikaria
