Urratsbat
Urratsbat Programa enpresak sortzen laguntzeko programa bat da.
Urratsbat Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak sustatutako eta TKNIKAK koordinatutako programa.
Lan merkatuan sartzeko aukera bat da autoenplegua. Hasieran ez da lan erraza izaten, horregatik ezinbestekoa iruditzen zaigu gure ikaslegoari gertuko akonpainamendu zerbitzu profesional bat eskaintzea.
![urratsbat-meka-elgoibar-1 urratsbat-meka-elgoibar-1](https://meka.eus/wp-content/uploads/elementor/thumbs/urratsbat-meka-elgoibar-1-scaled-qz6cf6pu1c276vt9scxkknjah94ie7wmwy6kqry84o.jpg)
Zure bidelagun izango gara!
Zure bidelagun izango gara!
Nori zuzendua dago?
- Lanbide Heziketako ikasleei.
- Ikastetxeko ikasle ohiei.
- Ikastetxearekin prestakuntza ez-arautuaren edo prestakuntza ez-presentzialaren bidez zerikusia duen edozein pertsoneri.
Urratsbat Programak zer eskaintzen dio pertsona ekintzaileari?
- Bere negozio ideia abian jartzeko prozesuan aholkularitza integraleko akonpainamendu zerbitzu bat eskaintzen dio.
- Ibilbide honetan ikastetxean behar bezala ekipatutako bulego bat erabiltzeko aukera eskainiko zaio enpresaren funtzionamenduaren lehen hilabeteetarako.
- Proiektuak hala eskatzen badu, beste instalazio batzuk erabiltzeko aukera, hala nola ikastetxeko tailerrak, produktuaren prototipoak egiteko azterketa-fasean, …
- Negozio Plana martxan jarri ondorengo jarraipena.
- Urratsbat Sarean parte hartzeko aukera, Urratsbat programaren bitartez sortutako enpresen erkidegoko partaide izanez.
![urratsbat-meka-elgoibar-2 urratsbat-meka-elgoibar-2](https://meka.eus/wp-content/uploads/elementor/thumbs/urratsbat-meka-elgoibar-2-scaled-qz6ch1gdiklk374byns2zop0nlzkkq9ku4i1tf79uw.jpg)