Skip to content Skip to footer
Internazionalizazioa

Meka LHIIk Europako proiektuetan parte hartzen du 2002tik.

Esperientzia luzea du nazioartekotzearen arloan, bai ikasleak eta irakasleak mugikortasunetan bidaltzean, bai parte-hartzaileak jasotzean. Gure ikasleek praktikak egin dituzte Europako hainbat herrialdetako enpresetan, hala nola Finlandian, Frantzian, Erresuma Batuan, Polonian, Txekiar Errepublikan, Italian, Maltan, Grezian, Belgikan, Portugalen, Alemanian, Holandan…

Baina guretzako Internazionalizazioa mugikortasunak baino gehiago da. Gure egunerakotasunean, gure ikasleei eta irakasleei ekintza desberdinen bitartez internazionalizazioak barne hartzen duen guztia helarazten saiatzen gara. Horretarako gure sarea egunero zabaltzen saiatzen gara Europako beste ikastetxeekin harremanak sortuz (Networking) eta proiektu internazionaletan parte hartuz (KA2).

Gure helburua Europara irekita dagoen zentroa izatea da, erakargarria ikasleentzat eta langileentzat, beren gaitasun teknikoak, kulturartekoak, linguistikoak eta pertsonalak hobetzeko aukera ematen duena, herritar kritikoak, aktiboak, gizartearen, ingurumenaren eta Europako errealitatearen kontzientzia dutenak eratuz.

Erasmus + akreditazioak

Gure ikastetxeak azkenengo urteetan, lortutako akreditazioei esker, gure ikasle eta irakasleen bekak arrakastaz kudeatu ahal izan ditu.

internazionalizazioa-4
internazionalizazioa-3

Erasmus + KA1

Gure zentroa 2007az geroztik ERASMUS proiektuan parte hartzen ari da, Europar Batasuneko etengabeko ikaskuntzaren programaren baitan.

Helburu nagusiak dira:

  • Atzerriko hizkuntzen ikasketa sustatzea gure ikasle eta irakasleengan.
  • Beraien konpetentzia profesional eta pertsonalak hobetzea.
  • Gure ikasleak europar lan merkatuaren baldintzetara moldatzen laguntzea.
  • Esperientzia laborala lortzen duten aldi berean, gaitasun espezifikoak eskuratzea eta kanpoko herrien ingurune ekonomiko eta sozialaren ulermenaren hobekuntzan laguntzea.

Esperientziak berez, heldutasuna eta mundu osoaren ezaguera handiagoa izatea ahalbidetzen du ikaslearengan, bere autosustapenerako konpetentziak hobetuz.

Erasmus + KA1 2024-2025 Deialdia

Ikasturte honetarako gure zentruak 15 beka eskuratu ditu Profesionaltasun Ziurtagiriko eta Erdi Mailako zikloetako ikasleentzat. 15 beka baita ere Goi mailako ikasleentzat.

internazionalizazioa-1
internazionalizazioa-5

Erasmus + KA2

Erasmus + programaren barruan, 2. funtsezko ekintza (KA2) ere badago.   Berrikuntzarako eta Jardunbide Egokien Trukerako lankidetzan oinarritua.

Kompar proiektua

Gizarte eta osasun arloko lanbide heziketako ikasle esta irakasleen mugazgaindiko mugikortasunerako plataforma.

Kompar proiektua