Urtarrilak 24an, Mekako Genero Berdintasuna Sustatzeko zikloko ikasle eta irakasleak Castellenon izan ziren, estatu mailako jardunaldietan parte hartzen.
Egunean zehar arlo honetako profesionalen mahai inguru bat eta ikastetxe ezberdinek aurrera eramandako praktika onen partekatze izan zuten.
Irteera oso aberasgarria izan da ikasle zein irakasleentzako, ziklo honetako errealitate ezberdinak ezagutu eta sareak osatzeko balio izan duelako. Aipamen berezia, Barakaldo LH eta Iruñeako Hezitzaile eskolari, autobusa partekatzeko aukera ematearren.