2025/2026 ikasturterako hezkuntza eskaintza zabala izango du Meka LHII-k. Aurtengo ate irekiak, Elgoibarko 125.urteurrenaren harira, egun desberdinetan ospatuko dira bertaratuko diren parte hartzaileen arabera:
– OTSAILAK 19, 11:00etan: ENPRESENTZAT. Ekitaldi honetan, azkenaldian DUAL ereduak izan dituen aldaketa esanguratsuak sakonkiago azalduko dira eta bide batez MEKA gertutik ezagutzeko aukera ere izango da.
– OTSAILAK 21: IKASLEENTZAT. Urtero bezala, ikasleek dauzkaten zalantza guztiak argitu ahal izango dituzte, ziklo ezberdinetako irakasleen eskutik. Ikasleek, www.meka.eus web gunean galdetegi bat bete beharko dute ezagutu nahi duten zikloa eta ordutegia zehaztuz. Honela, argiago izan dezaten 25/26 ikasturteko aukeratuko duten ibilbidea.
– OTSAILAK 22, 11:00etan: HERRITARRENTZAT. Elgoibarko Lanbide Heziketako 125.urteurrenaren harira, aurten ikastetxea herriari zabaltzea erabaki da. Nahi duen guztiak, aukera izango du MEKA gertutik ezagutzeko.
Guztietan aldez aurretiko izen-ematea derrigorrezkoa izango da. Izen-emate hauek www.meka.eus web gunearen bidez izango dira.


