![Genero Berdintasuna Meka Elgoibar Genero Berdintasuna Meka Elgoibar](https://meka.eus/wp-content/uploads/elementor/thumbs/genero-berdintasuna-meka-elgoibar-1-scaled-qz4ficam5tyyp9dn6i0e76pk3mw7t04g5wmr8wboh4.jpg)
Zer ikasiko dut ziklo honetan?
Gaitasun hauek lortuko ditut.
- Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzen duten esku-hartzeak programatzen.
- Genero indarkeriari aurrea hartzeko estrategiak diseinatzen.
- Emakumeen eta, orohar, biztanleriaren informazio, komunikazio eta sentsibilizaziorako jarduerak garatzen.
- Genero indarkeriako egoeran dauden emakumeei aholkuak ematen eta laguntzen.
Ikasketa plana | Ordu kopurua | Kurtsoa |
---|---|---|
Gizarte trebetasunak | 132 | 1 |
Gizartean esku hartzeko metodologia | 165 | 1 |
Gizarte garapena | 132 | 1 |
Berdintasuna sustatzeko jardun esparruak | 165 | 1 |
Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I | 120 | 1 |
Generoaren indarkeriaren prebentzioa | 160 | 1/2 |
Emakumeen gizarte mailako parte-hartzea | 120 | 2 |
Emakumeentzako enplegua sustatzea | 160 | 2 |
Ingeles teknikoa | 40 | 2 |
Enpresa eta ekimena | 60 | 2 |
Proiektu intermodularra | 50 | 2 |
Lehen laguntzak | 60 | 2 |
Lan irtenbideak
Zein dira izango ditudan lan irtenbideak?
- Profesional honek genero berdintasunaren arloko zerbitzuen sektorean egiten du lan, emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasunera zuzendutako zerbitzu ekonomikoak eta gizarte zerbitzuak egiten dituzten arlo publikoko zein pribatuko erakundeetan eta entitateetan: elkarteen, fundazioetan, erakundeetan, sindikatuetan, enpresetan, aholkularitzetan, udal zerbitzuetan, berdintasuneko organismoetan eta gizarte zentroetan.
Irtenbide akademikoak
Zein irtenbide akademiko ditut?
- Goi mailako lanbide heziketako beste ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren arabera lanbide moduluen baliozkotzeak ezartzeko aukerarekin.
- Lanbide espezializazioko ikastaro bat.
- Unibertsitateko gradua, indarrean dagoen araudiaren arabera baliozkotzeak ezartzeko aukerarekin.