Skip to content Skip to footer
Azterketa libreak

Aurrematrikulazioa online edo presentzial egiteko aukera

Bi eratara aurkeztu daitezke
  • Presentziala: hezkuntza-administrazioaren mende dagoen lanbide-heziketako ikastetxe publikoren batean. Aurrematrikula gauzatzeko unean, egiaztatuko da interesdunak erabiltzailea eta pasahitza duela, eta, halakorik ezean, une horretan bertan eskuratu ahal izango ditu.
  • Online: horretarako, https://ikasgunea.euskadi.eus helbidean sartu behar da, Hezkuntza sailak hartarako diseinatu duen aplikazio informatikoaren bitartez.
Litekeena da eskabideak gehiago izatea eskaintzen diren plazak baino; horregatik, eskabideak barematu egingo dira, ezarritako irizpideen erabiliz.
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
  • Nortasuna egiaztatzeko fotokopia sinplea (NAN, AIZ, AIT edo pasaportea).
  • Erroldatze-ziurtagiria. Ez da beharrezkoa baina baremaziorako izango da kontuan.
  • Ikasketa-espedientea edo sarbide betekizunak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentua. Beharrezkoa da aurkeztea. (Oharra: EAE-n 2015-16 ikasturtetik aurrera ikasturte hori barnean dela, lanbide-heziketako heziketa zikloak egin dituzten pertsonek ez dute ikasketa-espedienterik aurkeztu behar)
FASEAK DATAK
  • Aurrematrikulazio-epea: 2024ko martxoaren 12tik 22ra
  • Esleipendunen behin-behineko zerrendak: 2024ko apirilaren 18a
  • Behin-behineko zerrenden aurkako erreklamazioak: 2024ko apirilaren 30era arte
  • Esleipendunen behin betiko zerrendak, ordainketa egin aurrekoak: 2024ko maiatzaren 7a
  • Prezio publikoa ordaintzea: 2024ko maiatzaren 14ra arte
  • Matrikulatutakoen behin betiko zerrendak: 2024ko maiatzaren 21a
  • Konpetentziak ebaluatzeko eta aitortzeko deialditik datozen eta sarbide-probak gainditu dituzten pertsonek prezio publikoak ordaintzea: Maiatzaren 30etik lehenengo azterketaren aurreko egun baliodunera arte
  • Probak egiteko aldia: 2024ko ekainaren 1etik 30era
Kontaktua

Eskaintzen ditugun zerbitzuen berri nahi izan ezkero, jar zaitez gurekin harremanetan, eta ahalik eta azkarren erantzungo dizugu.

Meka LHII