Azterketa libreak
Aurrematrikulazioa online edo presentzial egiteko aukera
Bi eratara aurkeztu daitezke
- Presentziala: hezkuntza-administrazioaren mende dagoen lanbide-heziketako ikastetxe publikoren batean. Aurrematrikula gauzatzeko unean, egiaztatuko da interesdunak erabiltzailea eta pasahitza duela, eta, halakorik ezean, une horretan bertan eskuratu ahal izango ditu.
- Online: horretarako, https://ikasgunea.euskadi.eus helbidean sartu behar da, Hezkuntza sailak hartarako diseinatu duen aplikazio informatikoaren bitartez.
Litekeena da eskabideak gehiago izatea eskaintzen diren plazak baino; horregatik, eskabideak barematu egingo dira, ezarritako irizpideen erabiliz.
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
- Nortasuna egiaztatzeko fotokopia sinplea (NAN, AIZ, AIT edo pasaportea).
- Erroldatze-ziurtagiria. Ez da beharrezkoa baina baremaziorako izango da kontuan.
- Ikasketa-espedientea edo sarbide betekizunak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentua. Beharrezkoa da aurkeztea. (Oharra: EAE-n 2015-16 ikasturtetik aurrera ikasturte hori barnean dela, lanbide-heziketako heziketa zikloak egin dituzten pertsonek ez dute ikasketa-espedienterik aurkeztu behar)
FASEAK DATAK
- Aurrematrikulazio-epea: 2025ko martxoaren 11tik 18ra
- Esleipendunen behin-behineko zerrendak: 2025ko apirilaren 8a
- Behin-behineko zerrenden aurkako erreklamazioak: 2025ko apirilaren 11ra arte
- Esleipendunen behin betiko zerrendak, ordainketa egin aurrekoak: 2025ko maiatzaren 7a
- Prezio publikoa ordaintzea: 2025ko maiatzaren 14ra arte
- Matrikulatutakoen behin betiko zerrendak: 2025ko maiatzaren 21a
- Konpetentziak ebaluatzeko eta aitortzeko deialditik datozen eta sarbide-probak gainditu dituzten pertsonek prezio publikoak ordaintzea: Maiatzaren 30etik lehenengo azterketaren aurreko egun baliodunera arte
- Probak egiteko aldia: 2025ko ekainaren 1etik 30era