Skip to content Skip to footer
Administrazio Kudeaketa Meka Elgoibar
Zer ikasiko dut ziklo honetan?

Gaitasun hauek lortuko ditut.

  • Enpresa txiki bat kudeatzen.
  • Administrazioan laguntza ematen, lanaren, kontabilitatearen, merkataritzaren, finantzaren eta zergen alorrean.
  • Bezeroari/erabiltzaileari arreta ematen, enpresa publiko/pribatuetan hiru hizkuntzetan.
  • Dagoen araudia eta kalitate-protokoloak aplikatzen.
  • Bezeroen gogobetetasuna ziurtatzen.
  • Laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumen-babeseko arauen arabera jarduten.
Ikasketa plana Ordu kopurua Kurtsoa
Kontabilitate teknika 132 1
Enpresa komunikazioa eta bezeroentzako arreta165 1
Salerosketako eta administrazio eragiketak 132 1
Informazioaren informatika tratamendua 264 1
Ingeles 165 1
Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I 120 1
Kontabilitate dokumentazioaren tratamendua 105 2
Diruzaintza kudeaketako eragiketa osagarriak 147 2
Enpresa eta administrazioa 105 2
Enpresa ikasgelan 168 2
Laneko prestakuntza eta orientabidea 105 2
Lan irtenbideak

Zein dira izango ditudan lan irtenbideak?

Herri administrazioetan zein edozein jarduera-sektoretako eta, batik bat, zerbitzu sektoreko enpresa txikietan, ertainetan edo handietan egingo du lan. Administrazio laguntza eskainiko du enpresa eta erakunde horietako administrazio eta kudeaketako ereginetan, eta arreta emango die bezeroei eta herritarrei.

  • Administrari laguntzaile eta bulegoko laguntzailea
  • Kobruak eta ordainketak kudeatzailea
  • Administrari komertziala
  • Pertsonal kudeaketaren administrari laguntzailea
  • Harreragile eta bezeroen arretarako langilea
Irtenbide akademikoak

Zein irtenbide akademiko ditut?

  • Goi mailako lanbide heziketako ziklo bat
  • Erdi mailako lanbide heziketako beste ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren arabera lanbide moduluen baliozkotzeak ezartzeko aukerarekin.
  • Batxilergoa, edozein modalitatetan.
  • Lanbide espezializazioko ikastaro bat.

Lanbide arlo beraren barruan, goi mailako titulu hauek daude:

  • Administrazio eta finantzako goi mailako teknikaria
  • Zuzendaritzari laguntzeko goi mailako teknikaria