Aurtengo ikasturtean, ERASMUS esperientzia biziko duten ikasleak 30 izango dira LHII Mekan. Hauetatik 15 erdi mailako zikloetako ikasleak dira eta beste 15ak goi mailako zikloetako ikasleak. Ikasle hauek ziklo ezberdinak ikasten ari dira Mekan, hala nola, Haur Hezkuntza, Erizain Laguntzaile, Automozioa, Dietetika, Administrazioa eta Finantzak, Administrazio Kudeaketa, Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonei Arreta, Komunikazio Bitartekotza, Metal Eraikuntza, eta Ibilgailu Automobilen Elektromekanika.
Sei herrialde ezberdinetara bidaiatuko dute ikasle hauek, otsailetik maiatzera bitartean praktikak egitera beka baten bidez: Polonia, Portugal, Kroazia, Txekia, Grezia eta Italia.
Gora Erasmus!
Bizi Erasmus!
