Ikastetxeari dagozkion kudeaketak egiteko zerbitzua
Atal honetan, ikastetxean burutu ahal diren administrazio-izapideak egiteko beharrezko informazio eta dokumentazioa eskura daiteke.

Aurrematrikula eta matrikulak
Matrikulazio epea aldiz, 3 fasetan burutzen da:
-
I.fasea: UZTAILAK 11-14-15 14:00ak arte (biak barne).
-
II.fasea: UZTAILAK 17.
-
III.fasea: UZTAILAK 21-22 (biak barne).
Ate irekiak
ATE IREKI-en hirugarren deialdia burutuko da Mekan MAIATZAREN 7an. Bertako eskaintza ezagutu nahi baduzu, ziklo konkreturen baten inguruan gehiago jakin, edo zalantzan bazaude, … Zatoz Ate Irekien hirugarren deialdira!


Baliozkotzea
Bekak
Beka ez unibertsitarioak eskatzeko epea irailean izaten da. Atal honetan, urtero, web gune ofizialeko informazio eguneratua egongo da.


Ebakidura notak
Aurreko ikasturtean ziklo jakin batera onartutako ikasle guztien artean sarbide notarik baxuena da ebakidura nota. Ziklo bakoitzean posible den hautagai kopurua onartzen dute, sarbide notarik altuenak dituzten ikasleetatik hasita. Titulazio bakoitzak onarpen nota desberdina du.
Eskola egutegia
Eskola egutegia ikastetxe guztiek dugun ikasturteko egutegia da non, eskola urtearen hasiera eta amaiera, atsedenaldiak, festa egunak, eta beste ekintzak zehazten diren.


Proba libreak
Lanbide heziketako proba libreak, Lanbide Heziketako Tituluetarako lanbide moduluak gainditzea ahalbidetzen duten azterketa teoriko-praktikoak dira. Horien bidez, Teknikariaren edo Goi Tituluak lortzeko aukera ematen da.
ORDUA | Ekainak 16 astelehena | Ekainak 17 asteartea | Ekainak 18 | Ekainak 19 | Ekainak 20 |
9:00 | 453 MSO (Albitxuri 105 gela) | 260 Oinarrizko Mekanizazioa (Albitxuri 105 gela) | |||
Ekainak 23 | Ekainak 24 | Ekainak 25 asteazkena | Ekainak 26 | Ekainak 27 ostirala | |
8:15 | LOP (Albitxuri 204 gela) | EES (Albitxuri 204 gela) |
Sarbide probak
Lanbide Heziketako Heziketa Zikloetan sartzeko frogak egiteko aukera dute, eskatutako titulazio akademikorik ez izateagatik, zuzenean sartu ezin direnek. Sarbide frogen helburua, ikasketa horiek probetxuz egin ahal izateko beharrezko ezagutza eta gaitasunak badituztela egiaztatzea da. Plazen ehuneko jakin bat gordetzen da urtero, sarbide frogak gainditu dituzten ikasleentzat.
