Skip to content Skip to footer
Lan Poltsa

Ikasle eta ikasle ohien, eta enpresen arteko harremana hobetzen da, Inlan Lan Poltsa erremintaren bidez.

Ikasle eta ikasle ohien ENPLEGAGARRITASUNA hobetzeko asmoz, web aplikazio bat erabiltzen du Mekak. Honen bidez, lan munduko eskaintza eta eskarien jarraipen zehatz bat egiten da, gertutasunetik, enpresen eskariak gure ikasle eta ikasle-ohiekin betez.

Aplikazio honen bidez, lan eskaintza eguneratuak izatea lortzen da, lan mundurako sarbidea arinduz. Sisteman alta emateko prozesu erraz baten ondoren, erabiltzaile kontu bat egokituko zaio parte hartzaile bakoitzari.

Inlan aplikazioan alta emateko interesa izanez gero, hurrengo kontaktuetara email bat idatzi. Bertan lan poltsaren arduradunak zure eskaria kudeatuko du:

lan-poltsa-inlan-meka-elgoibar

Helburua enpresen lan eskaintzak gure ikasleekin betetzea da!

Zure iraganean pentsatzen dugu!

Nori zuzendua dago?

Meka-ko ikasle eta ikasle ohi guztiei!
  • Erdi-maila eta goi-mailako heziketa zikloak amaituak dituzten gure ikasleei.
  • Ikastetxeko ikasle ohiei.
  • Ikastetxearekin arautu gabeko prestakuntzako edo prestakuntza ez-presentzialeko ikastaroen bidez harremana duen edozein pertsonari (Hobetuz, Enplegurako prestakuntza, eskaintza partziala, profesionaltasun-ziurtagiriak).
  • Jardunean eta langabezian dauden profesionalak.

Curriculuma eta datu pertsonalak eguneratuak ditut, orain zer?

  • Zure ikasketekin erlazionaturiko lan eskaintzen berri jasoko duzu.
  • Interesgarriak izan daitezkeen lan eskaintzetan izen eman ahalko duzu.
  • Eta hau eginik? Itxaron ezazu enpresak deitu zaitzan elkarrizketarako.
  • ZORTE ON!
lan-poltsa-inlan-meka-elgoibar-1

Zure ikasketekin erlazionaturiko lan eskaintzak jasoko dituzu!

Zure iraganean pentsatzen dugu!

lan-poltsa-inlan-meka-elgoibar-2

Nola jakin dezaket lan poltsara aitzitu ahal izateko sarbidea dudan?

Atzitu ondorengo helbidera http://meka.inlan.es eta ipini ezazu zure NAN/CIF zenbakia (hizkia maiuskulan) DNI edo NIF atalean:

  • Existitzen bada, dagokion pasahitza ezarrita (Defektuzko sarbidea DNI edo CIF bera da) sartu zaitezke dagokion profila kudeatzera.
  • Eta ez bada existitzen, duala.ezenarro@meka.eus eta duala.albitxuri@meka.eus posta elektronikoetara idaztea luzatzen dizugu eta ahalik eta azkarren emango dizuegu altan, dagozkion kudeaketak egin ahal ditzazun.

Eta enpresek?

Enpresek beren lan eskaintzak kudeatu ahal izango dituzte, aplikazioan altan eman ondoren. Bertatik, enplegu-eskaintzak zuzenean sortuko dituzte eta kontratatu beharreko pertsonaren profila ikusi. Lanerako prest dauden ikasle eta ikasle ohien momentuko errealitatea ezagutuko dute.
lan-poltsa-inlan-meka-elgoibar-3