Zer da Ulibarri?
Ulibarri programak ikastetxeetan euskararen normalkuntza prozesua gauzatzeko helburua du. Ikastetxeak euskararen aldeko ekosistema lagungarri bilakatuz eta hezkuntza komunitateko kideen euskararen erabileran eraginez.
Ikastetxeetako Hizkuntza Normalkuntza proiektuen bidez, azken urteotan, euskararen didaktikan, irakasleen hizkuntza prestakuntzan, materialgintzan eta ikasleen ezagutza eta erabileran ahalegin handiak eta aurrerapen itzelak eman dituzte EAEko ikastetxeek. MEKAk ere badu bere proiektua eta ari da norabide honetan lanean. Euskara Batzordearen, irakasleen, ikasleen, gurasoen eta herriko eragileekin inplikazioari esker, hainbat ekimenetan parte hartzen du, eskualdeko eragile ezberdinekin elkarlanean.
![](https://meka.eus/wp-content/uploads/2024/12/ulibarri-meka.jpg)
Hala nola:
- Euskaraldia
- Korrika
- Euskararen eguna
- Errigora
- Motibazio saioak
- Lan Praktikak Euskaraz
- Bideo tutorial lehiaketa
- Hizkuntza irizpideak landu
- Materialak euskaratu
Informazio gehiago, programan sakontzeko zein proposamen berriak egiteko: