Skip to content Skip to footer
Xedea, Ikuspegia, balioak

Gure zutabe nagusiak

Xedea

Zer egiten dugu eta zergatik gaude hemen?
Mekan egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko eta aldaketara egokitzeko gai diren pertsonak prestatu eta hezten ditugu, horiek ibilbide eraginkorra eta ikuspegia kritikoa izan dezaten.

Ikuspegia

Nora iritsi nahi dugu?
Ikasleari gertuko tratua eskaini nahi dion ikastetxea izan nahi dugu, lan-merkatuaren eta jendartearen beharrei erantzungo dien gune berritzailea eta inklusiboa; Mekarentzat oinarrizkoak diren balioetan oinarritutako kalitatezko hezkuntza eskainiko duen erreferentziazko ikastetxea izan nahi dugu.

Balioak

Gure ekintzen atzean jarduteko zein modu dago?
  • Inklusiboa: ikasleen beharrei erantzuten diena, modu pertsonalizatuan
  • Berdintasuna: ikasle eta irakasleen artean berdintasunean oinarritutako harremanak ematea
  • Jasangarria: bizitza jasangarriago baten alde egingo duena
  • Elkarlana, elkarlaguntza eta konpromisoa: hezkuntza komunitate osoarekin eta kanpoko erakundeekin elkarlana sustatu, eta konpromisoa eta ardura duena
  • Komunikazioa: konfiantza eta inplikazioa ardatz izango dituena
  • Berrikuntza digitala eta teknologikoa: gizartearen eta lan-merkatuaren beharretara egokitzen dakiena
  • Pentsamendu kritikoa: ikuspegi kritikoan sakonduko duena
  • Euskara ardatz: euskaraz lan egin eta ikasle zein irakasleengan euskaraz aritzeko aukerak sustatuko dituena.