Berdintasun politika
Hezkuntzak, praktika eraldatzaile den heinean, berdintasunaren oinarrizko printzipioa integratu behar du ekitatean oinarritutako bizikidetza eta gizartea garatzeko.
Emandako urratsak sendotu nahian eta ikastetxe mailan. Plan osatu bat abian jartzeko beharra ikusi da. Horregatik guztiagatik, Ikastetxeko Berdintasun Planaren helburuak dira, hezkuntzaren bitartez, sexuen arteko berdintasuna lortzea, generoaren ondorioz gertatu ohi diren desberdintasunekin amaitzea eta genero-indarkeriari aurre egiteko neurriak hartzea. Hain zuzen ere, antolaketa-ereduak eta hezkuntza-proiektuak aldatzen lagundu nahi du, ikasleen aukera-berdintasuna bermatzeko oinarria izan dadin.
Bereizkeriarik eta indarkeria matxistarik gabeko berdintasunezko gizartea lortzera iristeko oraindik pauso asko eman behar dira. Horretarako, gure ikasleei sentsibilizaziorako, entzute aktiborako, gogoetarako eta generoari buruzko prestakuntzarako guneak eskainiko dizkien hezkuntza eskaini behar diegu eta hori da gure erronka nagusia. Zertarako? Gizarteeraldaketa sustatzen duten berdintasun-identitateak eraikitzeko eta orain arte gaizki ikasitakoa zuzentzeko.
![Berdintasun politika Meka Elgoibar](https://meka.eus/wp-content/uploads/2024/12/berdintasun-politika-meka-elgoibar-1-930x1024.jpg)