Meka LHII Eusko Jaurlaritzaren titulartasun publikoko ikastetxea da. 1899.urtean sortua.
Elgoibarko Udaletxeak “Academia de dibujo” bezela sortu zuen. Bi erainkuntza ezberdin ditu, bata San Roke auzoan dago eta bestea Albitzuri poligonoan.
San Roke auzoan dagoena Bernardo Ezenarro deitzen da eta bertan Administrazioa eta finantzak, Administrazio kudeaketa, Zuzendaritzari laguntzeko goi mailako teknikaria, Erizaintza laguntzailea, Dietetika, Haur hezkuntza, Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako arreta, Gizarteratzea, Komunikazio bitartekotza, Genero berdintasunaren sustatzea, Makinariaren elektromekanika eta Ibilgailu hibrido eta elektrikoen sistemen mantentze eta segurtasuna Heziketak Zikloak eskaintzen dira.
Albitzuri poligonoan dago beste eraikina eta Albitzuri eraikina bezela ezagutzen dugu. Bertan, Automozioa, Karrozeria, Ibilgailuen elektromekanika, Soldadura eta galdaragintza eta Metal eraikuntzak Heziketak Zikloak irakasten dira.
![Meka Elgoibar Eskaintza Meka Elgoibar Eskaintza](https://meka.eus/wp-content/uploads/elementor/thumbs/meka-elgoibar-eskaintza-scaled-qz2r1wvpnqls9arfzq6iueezle8d2vurll5003c3oo.jpg)