Kultura Ekintzailearen garrantzia azpimarratuz, aurten ere, Ikasenpresa Azokan parte hartu dugu! Ikaragarria bertan ikusi eta gozatu ahal izan zen giroa!
Ikasenpresa programa ikasgeletan eskola-enpresak sortzearen inguruan garatzen den hezkuntza-programa bat da. Proiektu horren helburuen artean dago enpresaren mundua ikasgeletara hurbiltzea eta gaitasun ekintzaileen garapena sustatzea (sormena, berrikuntza, talde-lana, erabakiak hartzea, ekimena, lidergoa, konpromisoa, irmotasuna, negoziazioa, eta abar).
Gauzak ez direlako geratzen, sortu egiten direlako!
Meka Ekintzailetzarekin!


