EuskoSkills 2025.
Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak EuskoSkills 2025 antolatuko du maiatzaren 13tik 15era bitartean Ficoban.
EuskoSkills Euskadiko Lanbide Heziketako txapelketa da, eta bere helburu nagusia Lanbide Heziketako ikasleen gaitasunak eta talentua nabarmentzea da. Parte hartzaileek euren ezagutzak, trebetasun teknikoak eta lan ingurune errealetan moldatzeko gaitasuna erakutsiko dituzte, euren espezialitateetan bikaintasuna sustatzen duten erronkei aurre eginez.
EuskoSkillsek Lanbide Heziketa sustatzea eta ikasleak bikaintasunerantz motibatzea du helburu. Txapelketa honetako irabazleekin Lanbide Heziketako Euskadiko selekzioa osatuko da, eta selekzio honek gure erkidegoa ordezkatuko du SpainSkills txapelketan bertan beste autonomia-erkidegoetako onenekin lehiatuz.
EuskoSkillsek Lanbide Heziketaren kalitatea eta berrikuntza nabarmentzen ditu, enpresen eta hezkuntza-komunitatearen arteko lankidetza sustatzeaz gain. EuskoSkillsek gazteak lan-merkatuan arrakasta izateko eta euren sektoreetako liderrak bihurtzeko prestatzen laguntzen du.
Meka ikastetxetik automozioan, pinturan, karrozerian, erizaintzan eta galdaragintzan aritu dira.
“Karrozeria konpontzea”n gure ikastetxeko Alain López Pellitero ikasleak zilarrezko domina eskuratu du.
Zorionak Alain-i eta parte hartu duten ikasle guztiei!





