Skip to content Skip to footer

EUSKELEC 2025

EUSKELEC 8.EDIZIOA
 
Pasa den asteburuan, maiatzaren 17 eta 18an  Euskelec-eko 8. edizioan parte hartu zuen MEKA ikastetxeak.
Larunbata, berifikazioak egin eta ibilgailuari azkeneko ikutuak egiteko eguna izan zen.
Igandean berriz, “SLALOM” erako froga bat eta erresistentzi lasterketa burutu ziren. Bigarren honetan ibilgailuak ordu betez zirkuitoari biraka jardun zuten.
Gure taldeak 6.postua lortu zuten. Emaitza ona lortu dugulakoan gaude eta datorren urtean hobetzeko gogoarekin.