![Soldadura Galdaragintza Meka Elgoibar Soldadura Galdaragintza Meka Elgoibar](https://meka.eus/wp-content/uploads/elementor/thumbs/soldadura-galdaragintza-meka-elgoibar-scaled-qz67dqxctloo4ld29fj2rxt6ipevlilvmwtguyyz6w.jpg)
Zer ikasiko dut ziklo honetan?
Gaitasun hauek lortuko ditut.
- Galdaragintzako elementuak, tutuak, metal egiturak eta metal arotzeriako elementuak fabrikatzeko, muntatzeko eta konpontzeko prozesuak gauzatzen.
- Soldatze, mekanizazio eta konformazioko teknikak aplikatzen.
- Kalitateari, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen babesari buruzko zehaztapenak betetzen.
Ikasketa plana | Ordu kopurua | Kurtsoa |
---|---|---|
Interpretazio grafikoa | 132 | 1 |
Metrologia eta saiakuntzak | 132 | 1 |
Trazadura, ebaketa eta konformazioa | 264 | 1 |
Giro naturaleko soldadura | 264 | 1 |
Ingeles teknikoa | 33 | 1 |
Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I | 120 | 1 |
Giro babestuko soldadura | 231 | 2 |
Muntaia | 231 | 2 |
Laneko prestakuntza eta orientabidea | 105 | 2 |
Enpresa eta ekimena | 63 | 2 |
Lan irtenbideak
Zein dira izango ditudan lan irtenbideak?
- Metal egituren eta tutuen soldatzailea
- Metal egituren eta tutuen muntatzailea
- Txapen eta profilen trazaketa, ebaketa, mekanizaketa eta konformaketa
Irtenbide akademikoak
Zein irtenbide akademiko ditut?
- Goi mailako lanbide heziketako ziklo bat.
- Erdi mailako lanbide heziketako beste ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren arabera lanbide moduluen baliozkotzeak ezartzeko aukerarekin.
- Batxilergoa, edozein modalitatetan.
- Lanbide espezializazioko ikastaro bat.
Lanbide arlo beraren barruan, goi mailako titulu hauek daude:
- Metal eraikuntzetako goi mailako teknikaria.