Skip to content Skip to footer
haur-hezkuntza-meka-elgoibar
Zer ikasiko dut ziklo honetan?

Gaitasun hauek lortuko ditut.

  • Haur hezkuntzako lehen zikloan, 0-3 urte, (esparru formalean) haurrentzako arretarako heziketa proiektuak eta programak diseinatzen, gauzatzen eta ebaluatzen.
  • Haur hezkuntzako etapa osoan, 0-6 urte (esparru formalean) haurrentzako arretarako heziketa proiektuak eta programak diseinatzen, gauzatzen eta ebaluatzen.
  • Ingurune seguruak sortzen eta bestelako profesionalekin eta familiekin lankidetzan aritzen.
  • Ingurune ez-formaleko heziketa proiektuak eta programak diseinatzen, gauzatzen eta ebaluatzen.
Ikasketa plana Ordu kopurua Kurtsoa
Garapen kognitiboa eta motorea198 1
Garapen sozioafektiboa165 1
Haurraren autonomia pertsonala eta osasuna198 1
Adierazpena eta komunikazioa 198 1
Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I 120 1
Familiekin lankidetzan aritzea eta arrisku sozialean dauden adingabeei arreta eskaintzea100 2
Haur-hezkuntzaren didaktika 200 2
Haur jolasa eta bere metodologia 140 2
Lehen laguntzak 60 2
Ingeles teknikoa 40 2
Lan irtenbideak

Zein dira izango ditudan lan irtenbideak?

  • Haur hezkuntzako lehen zikloko haur-hezitzailea
  • Arrisku sozialean dauden adingabeekin (0-6 urte) edo familiei laguntzen lan egiteko berariazko erakundeetako eta/edo programetako hezitzailea
  • 0 eta 6 urte bitarteko adingabeekin aisia eta denbora libreko programa edo jardueretako hezitzailea: ludotekak, cultura-etxeak, liburutegiak, ikastetxeak, aisiaguneak, landetxe eskolak, etab.
  • Hezkuntza esparru ez-formalean eta instituzioetan 0-6 urte tarteko haur-hezitzailea.
Irtenbide akademikoak

Zein irtenbide akademiko ditut?

  • Goi mailako lanbide heziketako beste ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren arabera lanbide-moduluen baliozkotzeak ezartzeko aukerarekin.
  • Lanbide-espezializazioko ikastaro bat.
  • Unibertsitateko gradua, indarrean dagoen araudiaren arabera baliozkotzeak ezartzeko aukerarekin.