Skip to content Skip to footer
Erizanintza Meka Elgoibar
Zer ikasiko dut ziklo honetan?

Gaitasun hauek lortuko ditut.

  • Materialak prestatzen eta bere eskumeneko arloetan kontsultako/unitateko informazioa prozesatzen.
  • Bezeroari/pazienteari erizaintzako zaintza osagarriak aplikatzen.
  • Pazientearen ingurunea eta kontsultetan/unitateetan/zerbitzuetan erabiltzen den osasun materiala eta tresneria osasunbaldintzetan mantentzen.
  • Pazienteari/bezeroari zaintza psikikoak ematen laguntzeko, eta laguntza psikologikoko eta osasun heziketako teknikak bere mailan aplikatzen.
  • Ahoaren eta hortzen osasun tresnerian instrumentazio zereginak egiten.
Ikasketa plana Ordu kopurua Kurtsoa
Administrazio eragiketak eta osasungintzako dokumentazioa99 1
Osasunaren sustapena eta pazientearentzako laguntza psikologikoa 99 1
Laguntza odontologiko estomatologikoko teknikak 99 1
Erizaintzako oinarrizko teknikak 363 1
Ospitaleko higienea eta materialen garbiketa 198 1
Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I 132 1
Laneko prestakuntza eta orientabidea 99 2
Lan-giroko harremanak 99 2
Kalitatea eta etengabeko hobekuntza 66 2
Lan irtenbideak

Zein dira izango ditudan lan irtenbideak?

  • Oinarrizko laguntza eta laguntza komunitarioa: etxez etxekoa, osasunaren sustapena, aho-hortzetako osasuna, zahar egoitza eta kontsultak.
  • Laguntza espezializatua: kontsultak, ospitaleratzea, larrialdiak, pediatría, unitate bereziak (ZBU, ZIU), geriatria, etab.
  • Osasun-etxeak, bainuterapiako zentroak, eta Ministerioetako, Autonomia Erkidegoetako edo Udaletako gizarte gaietako sailak.
Irtenbide akademikoak

Zein irtenbide akademiko ditut?

  • Goi mailako lanbide heziketako ziklo bat
  • Erdi mailako lanbide heziketako beste ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren arabera lanbide moduluen baliozkotzeak ezartzeko aukerarekin.
  • Lanbide espezializazioko ikastaro bat.
Lanbide arlo beraren barruan, goi mailako titulu hauek daude:

  • Dietetikako goi mailako teknikaria