Lankidetza publiko pribatuko hitzarmen baten bidez, ANTOLATZAILEEK –El Diario Vasco, Arrasateko Udala, Eusko Jaurlaritza, Kooperatiben Goren Kontseilua, Konfekoop, MONDRAGON Korporazioa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Mondragon Unibertsitatea– Mondragon City Challenge lehiaketaren hirugarren edizioa aurkeztu dute. Ekintzailetza Kooperatiboko Nazioarteko lehiaketa bat da, batxilergoko, heziketa zikloetako eta unibertsitateko ikasleentzat, ekintzailetza kooperatiboko jarrerak sustatzeko eta gazteak eredu kooperatibora hurbiltzeko, antzeko eredu batean oinarritutako enpresa proiektuen garapenetik abiatuta.
Mondragon City Challenge mundu osoko ikastetxeetako batxilergoko, erdi eta goi mailako heziketa zikloetako eta unibertsitateko ikasleentzat da, ikastetxeok publikoak, pribatuak zein itunpekoak izan.
Mondragon City Challenge lehiaketaren hirugarren edizioko parte hartzaileek enpresa proiektu bat hutsetik sortzeko desafioari aurre egin diote, honako erronka hauetako edozeini helduz:
- Erronka teknologiko eta digitala
- Osasun eta gizarte arloko erronka
- Erronka energetiko eta klimatikoa
Ezinbesteko baldintza izan da taldeak garatu duten proiektua kudeaketa eredu kooperatibo batean oinarrituta egotea. Talde finalistek epaimahai profesional baten aurrean defendatu behar izan dute euren proiektua 2025eko apirilaren 10ean Arrasateko Amaia Antzokian egin zen ekitaldian.
Bertan, finalista bezala hautatuak izan ziren 20 taldeak, 4 eguneko egonaldiaren ondoren, gogotsu aurkeztu zituzten beraein proiektuak.
Finalistak izan ez ziren talde guztien artean, “Originaltasunaren Saria” ere banatu zen eta MEKA-ko HAUR HEZKUNTZAKO taldeak jaso zuen epaimahaiaren ustez berritzaileena izan zen proiektuak, 800€-ko diru saria jasoz.
Aupa zuek!!!!!!!


