Skip to content Skip to footer

Bateratuz proiektua martxan da.

Enpresa eta heziketa zentroen arteko elkarlan proiektu honetan, erdi mailako zikloetako ikasleek, enpresa bateko lanpostu jakin baterako beharrezkoak dira jarrera edo SOFT SKILLS-ak deskribatu, ebaluatu  eta garatzen ikasiko dute.

Proiektu honetan, Armeria Eskola eta Meka ikastetxeak hartzen dute. Enpresen aldetik aldiz, Urkotronik, Ojmar, Kiñu Tools, Jegan, Iris Eibar, Alfa Mimtech, Aspace eta Eibarko Udalak. Guztia Gipuzkoako Foru Aldundiak finantziatua.

Inguruko enpresetara bisitak eginez, eta lanpostu jakin baten egunerokotasuna ezagutuz, parte hartzen duten enpresek eskatzen duten SOFT SKILLS-ak zer diren aztertu eta barneratuko dute.

Bisita hauek aukera emango diete ikasleei, TALENTU gaztearen jarrera garapenean eragiteko eta hura hobetzeko, gazteen talentua enpresen aurrean ikustarazi eta kokatzeko, eta baita NETWORKING-a egiteko, lankidetza sustatuz.