Skip to content Skip to footer

ZUBIAK EGONKORTZEN ekimena

 

Norena da babes sistemako haur eta nerabeen hezkuntzaren erantzukizuna?

Urteetan teilatu batetik bestera ibili izan den pilota bat da, aukera desberdintasun egoera bat mantenduz eta areagotuz.
 
2022an Erronkak Ekimenaren aterkipean, hainbat erakundetako teknikari zein ikertzaileak martxan jarri hasi ziren gai honen inguruko lanketa bat egiten. 
Hartatik EAEko lehen eta bigarren hezkuntzako irakasleei zuzendutako gida bat idatzi zen eta hiru lurraldeetan sentsibilizazio saioak burutu ziren.
 
EHU eta Ikaslan Gipuzkoaren arteko elkarlanaren bitartez, Lanbide Heziketako 2 ikastetxe batu gara kolaborazio estrategiko eta emankorra gauzatuz. 
Babes sisteman dauden haur eta nerabeen ikastetxe, harrera egoitza eta familiak elkarturik, etorkizun handiko praktikak diseinatzea dugu helburu. 
 
Meka lanbide eskolak, konpromezua hartu du proiektu honetan parte hartzera, gure nerabeen eskola jarraikortasuna, ongizatea eta itxaropen akademikoa bermatzeko. Haur eta nerabeen ahotsa eta beharrak erdigunean jarriz, inplikatutako eragile guztien artean egoera honetan dauden haur eta nerabeek hezkuntza horizontea modu koordinatu batean adostu eta egokitzea da helburu.
Beti ere, beraien hezkuntz aukera berdintasuna ardatz izanik.