Skip to content Skip to footer

Zinema Ikusezina

Aurtengo ikasturtean, “Zinema ikusezina” nazioarteko film sozialen  bigarren edizioa egingo dugu Mekan, Urriaren 14tik-20ra. Ikastetxeko ikasle, irakasle zein bestelako langileak gonbidatuta zaudete.
 
Laburmetraiak izaten dira eta emanaldiak 50 minutu inguru irauten du. Proiekzioak bukatutakoan, hausnarketarako dinamikak proposatuko dira ikastalde bakoitzarekin gelan.
4. eta 5. saioak erabiliko dira honetarako. Ikasleek, QR bitartez, pelikularik gogokoena bozkatuko dute mugikorretik.
 
Pelikulak Ezenarroko aretoan ikusiko ditugu iaz bezala.  Iraunkortasuna, genero-ekitatea, kulturartekotasuna, giza-eskubideak…bezalako gaiak landuko dira.
 
Ingurune hurbilera zein urrunera begiratzea besterik ez dago, gai hauen garrantziaz ohartzeko.