Skip to content Skip to footer

TALGOk antolatutako soldadura lehiaketan parte hartu dugu

Talgo Fundazioak eta CSICek Lanbide Heziketako Soldadura Sarien X. edizioko probak egin dituzte.

Probetan, Talgok Ribabellosan (Araba) duen lantegian, Soldadura eta Galdaragintzako prestakuntza ematen duten 18 zentrotako ikasleek hartu dute parte. Zentro horiek Euskal Autonomia Erkidegokoak (11), Madrilgo Erkidegokoak (5), Asturiasko (11) eta Kantabriakoak (1) izan dira.

MEKAtik galdaragintza 1.mailako Andrei George Boloboricik hartu du parte.

Sari horien bidez, soldadura aldarrikatu nahi da trenbide-sektoreko funtsezko diziplina gisa eta prestakuntza, trebetasun eta talentu bikaina eskatzen duen lanbide gisa. 

Ekainean ezagutuko ditugu irabazleak.