Urriaren 21ean, Espainiako Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenean (Consejo Superior Investigaciones Científicas CSIC), Madriden, izan zen Lanbide Heziketako Soldaduraren Talgo Fundazioa-CSIC sariaren X. edizioa.
Bertara gonbidatu gintuzten, gure ikasle Andrei George Bolborici, 5 finalisten artean zegoela eta.
Soldadura lehiaketa hau Rivabellosan dagoen Talgo faktorian ospatu zen martxoaren 11 eta 12an. Orduan, Andrei, Soldadura eta galdaragintzako erdi mailako lehenengo ikasturtean zebilen. Lehen bi urtetik behin ospatzen bazen ere lehiaketa, aurrerantzean urtero egiteko asmoa dute.
Espainia mailako komunitate ezberdinetako ikastetxeek parte hartzen dute bertan. Ikastetxe bakoitzetik ikasle bat joaten da ordezkari moduan, eta lehenengo 5 postuetan sailkatzen diren finalistak sarituak izaten dira.
Pare bat egunetan 30 bat partehartzaileek, soldadura froga ezberdinak egin behar izaten dituzte, posizio eta material ezberdinetan; gehienbat trenbide sektoreko soldadura ohikoenak izaten dira egin beharreko frogak.
Ikasleentzat aukera paregabea izan ohi da txapelketaren aitzakian gehiago ikasi eta trebatzeko, motibatzeko, beraien abileziak erakusteko, urduritasunak kudeatzeko eta baita beste ikastetxeetako ikasle eta irakasleekin, eta txapelketa antolatzen dutenekin (Talgo-CSIC eta hornitzaile ezberdinekin) harremanak sortzeko ere.
Madriden argitu ziren bost finalisten posizioak, eta gure ikasle Andrei George Bolboricik 4. saria eskuratu zuen:
- 3M hornitzailearen eskutik soldatzeko maskara bat.
- ESAB hornitzailearen eskutik soldatzeko ekipo bat.
- Talgo fundazioa eta CSIC-en eskutik diploma bat.
Gainera, bai lehiatzerakoan eta baita sariak banatzerakoan ere, Rivabellosa, Miranda de Ebro eta Madrid inguruak pixka bat ezagutzeko aukera izan dugu, esperientzia on hau are gehiago borobilduz.
Besterik gabe, egindako lan bikainagatik: ZORIONAK ANDREI!

