Berrikuntza eta jasangarritasuna abiapuntu. Elgoibarko MEKA lanbide eskola, Urola garaiko UGLE lanbide eskola eta Bilboko JESUITAK ikastetxe politekniko ikastetxeen artean lantzen ari gara.
Ibilgailu elektrikoen tentsio altuko baterien azterketa egingo da. Alde batetatik, konponketa eta birziklatze prozesuak nolakoak diren aztertuko dira eta bestetik, prozesu horretan erabiltzen diren teknologiak aztertuko dira.
Proiektu honen bidez, ibilgailu hibrido edo elektriko bat tratamendu-planta batera iristen denean sortzen den ziurgabetasuna argitu nahi da.

