Skip to content Skip to footer

Pradales lehendakariak MEKA LHII bisitatu du Lanbide Heziketaren ikasturteari hasiera emateko

Jose Mari Beristain MEKA lanbide eskolako zuzendariak Imanol Pradales lehendakariari harrera egin dio gaur goizean. Lehendakariaz gain, Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusia, Begoña Pedrosa hezkuntza sailburua, Jon Labaka sailburuordea, Elgoibarreko udaleko agintariak izan ditugu Maialen Gurrutxaga alkatea buru zutela eta IMHko zuzendaria Alaitz Bastida.

Elgoibarreko lanbide heziketaren 125.urteurren ekintzekin jarraituz, “Iragana, Oraina, Etorkizuna 1899-2024” oroigarria jarri da ikastetxeko sarreran.

Ekitaldia Albitzuriko eraikinean izan da eta bertaratuak galdaragintza eta automozioko tailerrak bisitatu dituzte, bertan ikasleekin solasteko aukera ere izanik.