Skip to content Skip to footer

LHko Tituluak Eskuratzeko Proba Libreak

LHko Tituluak Eskuratzeko Proba Libreak

Heziketa-Zikloek dituzten deialdiaren barneko modulu profesional bakoitzerako proba bat egingo da, Proiektuko eta Lantokiko Prestakuntzako moduluetarako izan ezik. Azken hori presentziazkoa izango da beti.

659/2023 Errege Dekretuaren 141.3 artikuluak ezartzen duenez, ebaluazio-probak lanbide-moduluka egingo dira, eta horien diseinua indarrean dauden curriculumei buruzkoa izango da. Hala ere, Errege Dekretu hori ezartzeko egungo iragankortasun-aldia dela eta, deialdi honi dagokionez, probak egingo diren curriculumak aplikazioan sartzen ari diren aldaketen aurreko planetakoak izango dira.

Probetan parte hartzeko, aurrematrikulazioa egiteko epea zabalduko da, interesdunek izena eman dezaten. Aurrematrikulazio hori EAEko sare publikoko ikastetxeetan izango da eta 2025-2026 ikasturteko Lanbide Heziketako eskaintza osatzen duten zikloetan egin ahal izango da.

Gehienez, 4 modulu aurrematrikulatu ahal da, 800 ordutik gorakoak ez badira. Moduluen eta orduen zenbaketan ez dira sartzen Lantokiko Prestakuntzako eta Proiektuko moduluak.

Honako bi era hauetako batean aurkeztu ahal izango dira aurrematrikulak:

– Presentziala: hezkuntza-administrazioaren mende dagoen lanbide-heziketako ikastetxe publikoren batean. Aurrematrikulazioa gauzatzeko unean, egiaztatuko da interesdunak erabiltzailea eta pasahitza duela, eta, halakorik ezean, une horretan bertan eskuratu ahal izango ditu.

– Online: horretarako, ikasgunea webgunean sartu behar da, Hezkuntza Sailak hartarako diseinatu duen aplikazio informatikoaren bitartez.

Litekeena da eskabideak gehiago izatea eskaintzen diren plazak baino; horregatik, eskabideak barematu egingo dira, ezarritako irizpideen erabiliz.

Prozesu honetako datuak oinarri hartuta, Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzak ezarriko du zer ziklo eta modulu sartuko diren deialdi honetan eta sare publikoko zer ikastetxetan egin ahal izango diren.

Ziklo eta moduluen eskaintza argitaratu ondoren, plazak esleituko dira, baremazio-ordenari jarraituz. Esleipendunen behin betiko zerrendak argitaratu ondoren, dagokion prezio publikoa ordaindu beharko dute esleipendunek, eta, horrela, gauzatu egingo da matrikula.

Honi erantsitako egutegian prozesu guztia biltzen da, eta, hor, adierazita daude data guztiak, azterketen data zehatzak izan ezik, ikastetxe bakoitzak zehaztuko baititu horiek.

Ebazpen hon

– Presentziala: hezkuntza-administrazioaren mende dagoen lanbide-heziketako ikastetxe publikoren batean. Aurrematrikulazioa gauzatzeko unean, egiaztatuko da interesdunak erabiltzailea eta pasahitza duela, eta, halakorik ezean, une horretan bertan eskuratu ahal izango ditu.

– Online: horretarako, ikasgunea webgunean sartu behar da, Hezkuntza Sailak hartarako diseinatu duen aplikazio informatikoaren bitartez.

etan araututako prozesuan sortzen diren zerrendak kontsultatzeko, aurrematrikulazioa egin den ikastetxeko idazkaritzara jo beharko da, eta han identifikatu. Ondoren, probak egin behar diren ikastetxean kontsultatu ahal izango dira zerrendok, bai eta Ikasgunean ere, eta, horretarako, beharrezkoa izango da erabiltzailea eta pasahitza izatea.

– Presentziala: hezkuntza-administrazioaren mende dagoen lanbide-heziketako ikastetxe publikoren batean. Aurrematrikulazioa gauzatzeko unean, egiaztatuko da interesdunak erabiltzailea eta pasahitza duela, eta, halakorik ezean, une horretan bertan eskuratu ahal izango ditu.

– Online: horretarako, ikasgunea webgunean sartu behar da, Hezkuntza Sailak hartarako diseinatu duen aplikazio informatikoaren bitartez.

INFORMAZIO GEHIAGO