
Proiektua MEKAko (diseinuan eta irisgarritasunean aditua) eta IMHko (fabrikazio mekanikoan espezializatua) ikasleen lankidetzaren bidez garatu da.
Irisgarritasuna, berrikuntza teknologikoa eta baliozkotze soziala integratuko dituzten joko inklusiboak diseinatzea eta fabrikatzea, komunitatean inklusioa eta bizi kalitatea sustatzeko.
Lankidetza honen baitan, zeharkako gaitasunak aplikatu eta indartu ahal izan dira, hala nola talde lana, sormena eta arazoen konponbidea, 4.0 balioak txertatuz: berrikuntza, jasangarritasuna, digitalizazioa eta erabiltzailearenganako orientazioa.
Elgoibarko San Lazaro adinekoen egoitzak parte hartu du, erabiltzaileen ikuspegia emanez eta prototipoak egoera errealetan balioztatuz. Horrela, ikasleek adinekoen egoitzako kolektiboak planteatutako benetako erronka bati egin diote aurre, belaunaldien arteko kontaktua sustatuz.