Skip to content Skip to footer

Ikasenpresan izan gara

Eibarren ospatu den Ikasenpresa azokan izan gara. Erronka bidez, kultura ekintzailea sustatuz, ikasleek beraien sektore profesionalari lotutako proiektu bat diseinatu eta garatu behar dute.

Aurten 622 proiektu ekintzaile aurkeztu dira eta horietatik 8 proiektu Mekako ikasleek garatu dituzte.

AURKEZTUTAKO PROIEKTUAK:

Renew desegiteak

Karrozeria 2.mailako ikasleek Renew desegiteak ikasenpresa sortu dute. Enpresa hau desguaze automatizatu bat da, zeinetan karrozeri piezak hidroinpresioz pertsonalizatzen diren, eta hainbat produktu sortzen dituzten 3D inpresioaren bitartez eta margoketaren bitartez. Ikasenpresako feriara eramandako piezak, gelakide guztien artean diseinatu, sortu eta margotu dituzte. Kasu honetan bizikletarentzako lohi babeslea fabrikatu eta margotu dute.

Suburdina

Galdaragintza 2.mailako ikasleek Suburdina proiektua sortu dute. Eskolako sozializazio ekimenetarako edota OLHko ikasleen sukaldaritza proiektuetan erabili ahal izateko lau ikasenpresa ekoiztu zituzten eta horien artean bat hautatu dugu ikasenpresa azokarako. Moduluarteko proiektu bat izan da, altzairu beltza eta altzairu erdoilgaitzarekin landu dituzte ikasleek. Era berean, labe bat ere eraman genuen, material berdinez egina. 

Eskuzko Toleste Makinak

Automozio eta Fabrikazio Mekanikoko tailerretan pieza txikiak azkar, zehaztasunez, arrisku gabe eta modu sinplean egin ahal izateko bi toleste makina ekoiztu dituzte 2. Metal eraikuntzetako ikasleek. Zenbakizko kontrol bidezko Toleste makina hidraulikoaren erabilera ekidin ahal dute horrela, jasangarritasun ikuspegia txertatuz. Bi ikasenpresa izan dira eta bakoitzak bana ekoitzi du, bi azpitaldetan banatuta: bulego teknikoa eta tailerra.

Dietetika 2.mailako ikasleek 4 proiektu aurkeztu dituzte: Sagarbuntxa, Pektinoba, Kris-Krask eta Berributxa.

Sagarbuntxa

Negozioaren ideia nagusia produktu inobatzaile eta osasuntsu bat sortzea da, sagarra elikagai nagusia izanik. Dietetikako ikasleek Elgoibarreko egungo egoera eta kontestualizazioa kontuan izanik, Kombucha ekoiztea erabaki dute, jasangarria, merkea eta osasuntsua baita.

Pektinoba

Debegesak gure ikastetxera egindako bisitan eta “Herritik Herriara” proiektuaren baitan Lizagasar-ekin elkarlanean aritzeko aukera proposatu zigun. Helburua zen bertako sagarra baliatzea eta proiektu praktiko baten bidez ikastea. Testuinguru horretan, guk sagarretatik pektina ateratzeko proiektua aukeratu dugu, sagarraren hondakinak erabiliz, ahalik eta jasangarrien izateko asmoarekin. Pektinak jasangarritasuna sustatzen du, fruta-hondakinak aprobetxatuz. Gainera, ongarrien ekoizpena errazten du eta azukrerik gabeko produktu osasungarriak sortzea ahalbidetzen du, bezeroei eta gizarteari onura ekarriz.

Kris-krask

Pektinak jasangarritasuna sustatzen du, fruta-hondakinak aprobetxatuz. Gainera, ongarrien ekoizpena errazten du eta azukrerik gabeko produktu osasungarriak sortzea ahalbidetzen du, bezeroei eta gizarteari onura ekarriz.
Gure pektina ekoizterako orduan, horren ohikoa ez den produktu bat lantzen eta zabaltzen ari gara; jasangarria izateaz gain, osasuntsua ere bai dena. Epe luzera, enpresarentzat lagungarria izan ahalko zen, produktu berri bat eta hori dibertsifikatzeko aukerarekin errentak igo ahalko ziren.

Berributxa

Merkatuaren ikerketa sakona egin ondoren eta sagarrarekin posible ziren produktu desberdinak aztertu ondoren, Lizagasar baserrirako egokiena Kombutxa dela pentsatu dugu, Izan ere, gaur egun Kombucha edaria oso modan dago, eta ez da horregatik bakarrik; bere osagai nutritiboek gure osasunerako hainbat onura eskaintzen dituzte. Probiotikoak, bitaminak eta antioxidatzaileak dituen edari honek digestioa hobetzen laguntzen du, immunitatea indartzen du eta energia maila mantentzen laguntzen du. Horregatik, gero eta pertsona gehiagok aukeratzen dute osasuntsu eta naturala den edari gisa.

Beraz, proiektu honen xedea Lizagasar baserriko produktuekin egindako Kombucha garatzea da, hau da, bertako sagarra erabiliz edari osasungarri eta berritzaile bat sortzea.

Zinema Ikusezina- Katu beltza

Haur hezkuntza 2.mailako ikasleek, zinema ikusezina proiektua aurkeztu dute. Urriaren 13tik 17ra bitartean ospatu zen jaialdiarekin bat joan ginen. Jaialdia KCD (Kultura, Communication y Desarrollo) gobernuz kanpoko erakunde batek antolatzen du. Egunez egun, Mekako ziklo ezberdinetako ikasle guztiek jaialdiaz gozatzeko aukera izan zuten. Guztira 24 laburmetrai ikusi zituzten ikasleek, horietatik 4  euskaraz egindakoak eta 10 emakumezkoek egina. Aurtengo jaialdia Palestinaren inguruan antolatu da, ikusezinak diren hainbat istoriori ahotsa emanez eta hausnarketara gonbidatuz.