Erasmus+ programan parte hartuko duten Euskadiko Lanbide Heziketako 800 ikasleren topaketa bizi izan genuen Durangoko Landako gunean.
Ikasleek praktika dualak egingo dituzte Europan 3 hilabetez, beraien lanbide-eremuari lotutako erakundeetan. Meka Lanbide Eskolako ikasle eta irakasleak ere han izan ginen, beste ikastetxeetako ikasleak ezagutzeko aukera paregabea izan zelarik.
Aurtengo ikasturtean, Erasmus esperientzia biziko duten ikasleak 30 izango dira Mekan. Zazpi herrialde ezberdinetara bidaiatuko dute ikasle hauek, otsailetik maiatzera bitartean praktikak egitera beka baten bidez: Polonia, Bulgaria, Eslovenia, Txekiar Errepublika, Italia, Frantzia eta Portugal.