Euskelec IX. edizioa martxan da. Baina, zer da EUSKELEC?
Euskadiko lanbide heziketako ikastetxeetako ikasleek ibilgailu 100% elektriko bat diseinatu eta eraiki behar dute.
Gure ikasleen aurkezpen bideoa ikusgai!
MEKAN automozioa eta administraritzako ikasleak arituko dira elkarlanean. Talde lana, jasangarritasuna eta komunikazioa bezalako gaitasunak landuko dituzte, besteak beste.
Orain, 1.fasean gaude. Eremu sortzaile eta teknikoa lantzen.
Ostiralean Arrasateko Mondragon unibertsitatean izan ginen lehiaketako aurkezpenean eta bertan kotxeak frogatzeko aukera izan zuten ikasleek.
Laster albiste gehiago!

