Skip to content Skip to footer

EUSKELEC 2026 martxan!

Gure ikasleak EUSKELEC izeneko lehiaketa ospetsuan parte hartzen ari dira, bertan ibilgailu elektriko bat sortu eta bere diseinua garatu behar dute.

Oraingo honetan ibilgailu honen diseinuaren deskribapena egitea tokatu zaie, ikasleek hainbat alderdi landu dituzte proiektu honetan:

  • Neurriak eta proportzioak zehaztu
  • Esekidura eta egonkortasun-sistemak aztertu
  • Karrozeria diseinatu
  • Txasisa eta egitura mekanikoa garatu

Bideo honetan, ikasleek egindako lanaren atzean dagoen prozesu teknikoa ikus daiteke. Bertan azaltzen dituzte hartutako erabakiak, egindako saiakerak eta ibilgailua ahalik eta eraginkorrena eta seguruena izateko garatutako irtenbideak.

 

Guztioi gonbidatzen zaituztegu EUSKELEC proiektu zirraragarri hau gertutik jarraitzera, gure ikasleen dedikazioa, sormena eta talde-lana nabarmentzen dituelako.