Skip to content Skip to footer

2026/2027 ikasturteko matrikula

Matrikulazio prozesuan fase desberdinak egongo dira eta matrikula gauzatzeko datak errespetatzea ezinbesteko da esleitutako plaza eskuratzeko.

Prozesuan zehar esleipen zerrendetan emango diren EGOERA desberdinak: 

  •  Onartua: egoera hori agertuko da ikasleak bere lehenengo aukeran plaza lortu duenean. 
  • Behin-behinean onartua, hobetzeko aukerarekin: egoera hori lehen bi faseetan erakutsiko da, ikaslea plaza horretan onartua izan bada, baina ez bada bere lehen aukera esleigarria. Ikasle horrek ondorengo esleipen-fase batean parte hartuko du berriz ere, eta aukera hobea eman ahal izango zaio. 
  • Beste aukera batean onartua: egoera hau agertzen da eskatutako aukera guztietatik, ikaslea aukera hobean onartua izan denean.
  • Ez onartua, behin-behinekoz: lehenengo bi faseetan erakutsiko da, ikasleari plazarik esleitu ez zaionean, baina oraindik esleitzeko azken fasea geratzen denean.
  • Ez onartua: azken fasean agertzen da, ikasleak plazarik lortu ez duenean.
Honen arabera, jarraitu beharreko pausuak: 
 
1º ESLEIPEN FASEA: 
    • Uztailak 6: Behin behineko zerrendak aterako dira, Ikasgunean ikusgai. 
    • Uztailak 6-9 bitartean: Erreklamazioak egiteko epea. 
    • Uztailak 13: Behin betiko zerrendak publikatuko dira.  Esleipen honetan gure 1.aukeran ONARTUAK izan bagara, MATRIKULA egin behar dugu.

MATRIKULA datak: Uztailak 13-15 (Ikastetxean edo online Ikasgunean). 

*ONARTUA ez den beste edozein egoera izanez gero, 2º esleipen prozesura itxaron behar da. 

2º ESLEIPEN FASEA: 

    • Uztailak 16: Zerrenda berriak publikatuko dira. Esleipen honetan gure 1.aukeran ONARTUAK izan bagara, MATRIKULA egin behar dugu. 

MATRIKULA gauzatzeko data: Uztailak 17 (Ikastetxean edo online Ikasgunean)

*ONARTUA ez den beste edozein egoera izanez gero, 3º esleipen prozesura itxaron behar da.

3º ESLEIPEN FASEA: 

  • Uztailak 20: Zerrenda berriak publikatuko dira. Esleipen honetan ONARTUTAKO aukeran egin behar dugu MATRIKULA. 

MATRIKULA gauzatzeko datak: Uztailak 21 eta 22. Ikastetxean (Fase honetan online zerbitzua ez da ziurtatzen). 

EZ-OHIKO FASEA: Plaza libreak

  • Uztailak 23 eta 24 / Irailak 1etik urriak 16ra bitartean: Plaza libreen inguruko informazioa ikastetxean bertan eskuratuko da. MATRIKULA ikastetxean bertan gauzatuko da. 

INFORMAZIO GEHIAGO