Ikasketa plana | Ordu kopurua | Kurtsoa |
---|---|---|
Bizikleten osagai mekanikoak muntatzea | 320 | 1 |
Bizikleten osagai elektriko/elektronikoak muntatzea | 150 | 1 |
Bizikleten mantentze mekanikoa (prebentziokoa eta zuzentzailea) | 50 | 1 |
Bizikleten mantentze elektrikoa/elektronikoa (prebentziokoa eta zuzentzailea) | 30 | 1 |
Lean Manufacturing lan metodoa, laneko arriskuen prebentzioa, enpresaren antolamendua, kalitatea | 50 | 1 |
Zeharkako konpetentziak, enpresaren balioak eta kultura | 50 | 1 |
Lan irtenbideak
Zein dira izango ditudan lan irtenbideak?
Profesional honek bizikletak fabrikatzen dituzten enpresen produkzio sailean egiten du lan; bertan, muntaketako eta prestaketako prozesu osoaz arduratuko da, produktua prest uzteko, fase eta arlo tekniko guztietan (besteak beste, mekanika eta elektrizitatea/elektronika).Horrez gain, laguntza mekanikoa emango du txirrindularitzaren arloko ekitaldietan, probak egingo dizkie produktuei dendan, eta standak, karpak eta bestelakoak muntatzen lagunduko du ekitaldi, aurkezpen eta azoketan.
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
- Bizikleta muntatzailea.
- Bizikletak mantentzeko teknikaria.
Irtenbide akademikoak
Zein irtenbide akademiko ditut?
- Mantentze lan Elektromekanikoetako Teknikaria.
- Mekanizazioko Teknikaria.
- Makineriaren Elektromekanikako Teknikaria.
- Ibilgailu Automobilen Elektromekanikako Teknikaria.
- Karrozeriako Teknikaria.