Aurten ere IMH eta Meka lanbide eskolak elkarrekin ospatu dugu Bosko eguna.
Goizeko lehenengo orduan, IMH kiroldegian futbitoko final laurdenak, final aurrekoak eta finala jokatu dira. Eta Meka Ezenarro ondoko parkean altxorraren bila jolasari hasiera eman zaio. Mapa eta erantzun orria eskuan izanik, “Elgoibar ezagutu” lelopean, herrian zehar QR kodeak aurkitu behar izan dituzte partehartzaileek, eta proposatutako galderari erantzuna eman.
Goizeko 10etan Zerra froga ere izan dugu IMH ikastetxearen kanpoaldean.
Jaialdiari jarraipena emanez, goizeko bigarren zatia Maalako plazara eraman dugu. Bertan herri kirolak (sokatira, txokorrak, sako salto), tortila txapelketa, futbolina, ping-pong eta playback txapelketa izan ditugu.
Goiz osoan zehar txapa tailerra ere izan dugu, bakoitzak bere gustuko txapa pertsonalizatua egiteko.
Egunari amaiera emateko, sari banaketa eta luntxa izan ditugu.
Eskerrik asko hurbildu zareten guztioi!

