Skip to content Skip to footer

BARRENAkide egin gara

 

Meka lanbide eskola BARRENAkide egin da.

Hemendik aurrera, Barrena hedabideko komunitateko kide izango gara eta bertan eskolako albisteak publikatzeko aukera izango dugu. Modu honetan, Meka lanbide eskolak Debabarrenako euskarazko hedabidean lagundu eta babesa emango dio. 

Zer da BARRENA? 

Sei urteko lankidetza prozesuaren ostean, Debabarreneko tokiko lau hedabidek (Drogetenitturri-k, Pil-pilean-ek, Barren-ek eta Berriketan-ek) indarrak batu eta elkarrekin bailarako komunikazio proiektu berria eratzea erabaki dute, Barrena izenarekin. 

Bi produktu nagusi kaleratzen ditu: Barrena astekaria eta Barrena.eus agerkari digitala. Herrietako eta bailarako gizarte eragileekin eta erakunde publiko eta pribatuekin elkarlanean, eraldaketa positiboa bultzatu nahi du Debabarrenean, euskararen erabilera, kohesio soziala eta garrantzitsuak diren beste hainbat balio sustatuz.

Tokikoa, berritzailea, euskaltzalea, parte-hartzailea
Barrena, batzen gaituena lelopean. 

MEKA Lanbide Eskola – Komunitatea | Barrena