Skip to content Skip to footer

MEKA ere, EUSKARAREN ALDE!

Atharratzen irten eta Euskal Herriko hamaika txokotik barrena hurbiltzen ari da Korrika Elgoibarrera! Eta Meka ere euskararen alde aldarrikatuz, lekukoa hartuko dugu Errosario kalean barrena. 
 
3124.KM : Elgoibar BHI, Herri eskola, IMH eta MEKA. 
 
Goazen denok Korrikara!
 
Ika, ika, ika hemen dator Korrika! Meka ere, euskararen alde!
 
 Korrikarekin lotuta, Ulibarri taldeak egitarau berezia prestatu du. Martxoaren 9tik 26ra bitartean Egunean behin lehiaketan parte hartzen duten ikasle eta irakasleen artean onenak saria izango du. Eta martxoaren 27an KorrikaKahoot txapelketa izango dugu.